XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Arloko Taldea.

Industria ihardueratik at dabiltzanek osatzen dute: kontsumoa, nekazaritza-abeltzantza, basogintza,...

Guztira bi talde: Erein (Arrasate) eta Eroski (Elorrio).

Kooperatiben boterea ezin daiteke uler estaldura erakundeen garrantzia azpimarratu barik.

Ezagunak dira LAGUN ARO, LAN KIDE AURREZKIA... edo HEZIBIDE (Deba Garaiko Heziketa-Zentru desberdinen elkartea).

Azken elkarte honetan ETEO enpresarial eskola ere aurkitzen da, etorkizunerako enpresa gizonak prestatuz gain, enpresa gizonen erreziklaiaz arduratzen dena.

1993an Europako Ekonomi Elkartearekin elkarte ekonomikoa egin zenetik, badirudi aipatutako organigrama aldatzen hasi zela Arrasate Goorporazio Kooperatiboa izeneko talde baten koordinaziopean.

Goorporazio horrek hiru talde ditu: finantza adarra (Lan Kide Aurrezkia eta Lagun Aro), industriala (90 kooperatiba) eta banaketa (Eroski-Consum).

Are gehiago, industria sailan, kooperatibak produkzio bereko edo antzerako arlotan elkartu dira: ekipamendu ondasunak, automozio osagaiak, etxetresna elektrikoen osagaiak, industria osagaiak eta zerbitzuak, eraikintza eta etxea.

4. ZERBITZUAK

Hirugarren sektorea.

Komunikabideak (errepideak eta trenbidea), irakaskuntza eta euskara, etxebizitza eta hainbat zerbitzu ikusiko ditugu, bertan.

Lehenik eta behin zerbitzuen nagusitasuna azpimarratu Euskal Herriko ihardueretan.


ZERBITZU SEKTOREA 1990-91-92 URTEETAN
Araba 41,9 47,2 48,7
Bizkaia 214,2 217,7 219,1
Gipuzkoa 129,8 127,3 120,2
Nafarroa 89,5 95,1 90,5
Milaka langile.